Komikien inguruan ekitaldi ugari Donostian: Dzirt-dzart eta Komikiak egiteko masterclassa

Komikien inguruan proposamen berri ugari antolatu dituzte Donostiako Kultura eta Komikigunekoek:

Azaroaren 27an Dzirt-dzart saio berri bat ospatuko da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bertan parte hartuko dute Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Iñaki Martiarena ‘Mattin’ komikigileek, Idoia Torregarairen gidaritzapean. Saioa Donostia Kulturak antolatu du Komikigunearen laguntzarekin batera.

Azaroak 28an, goizez, 9etatik 14etara komikigileei zuzendutako formakuntza saio bat antolatu dute Komikiguneko lagunek. Koldo Mitxelena Liburutegiko Ganbaran izango da saioa eta irakasle lanetan puntako egileak gonbidatu dituzte bertara: Dani Fano, Albert Monteys eta David Rubin.

Tailer edo masterclassaren gai nagusiak orri konposizioa. narratiba estrategiak. bunbuiloak eta errotulazioa izango dira. Ondoren egileekin inguruko jatetxe batean bazkaltzeko aukera izango da.


 


 

Komiki berri bat saskira! Asiskoren “1620. Nafarroa Beheregaina”

Komiki berriak, aurkezpenak, ekitaldiak… 2019a urte oparoa izan dela, behintzat komiki ekoizpenaren ikuspuntutik, ez dago dudarik. Argitaratu den azken-azkena Nabarraldek editatu duen Asiskoren komikia dugu: 1620. Nafarroa Beheregaina. Datorren astelehenean, abenduak 2an, aurkeztuko du egileak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Antzara eguna, Santi Brouarden hilketa kontatzen duen eleberri grafikoa kalean da

Datorren asteartean, azaroaren 19an, 11:30ean Bilboko La Bolsan aurkeztuko dute komikia egileek, Harkaitz Cano eta Adur Larreak. Aurkezpen lanetan Garazi Arrula, Txalapartako editorea, ibiliko da. Seguru gaude Antzara Egunak aurten izan den komiki ekoizpen apartari ginda jarriko diola.

1984ko azaroaren 20a izan zen aukeratutako eguna, orduan erahil baitzuten, Bilboko Errekalde Zumarkalean zuen pediatria kontsultan, Santi Brouard. Hilketa Espainiako Barne Ministerioaren fondo erreserbatuak erabiliz finantzatu zutela ondo frogatu zen arren, goi erantzuleek aurten bete dituzte 35 inpunitate urte.