Bordaxuri, bertsotatik bineterara Adur Larrearen eskutik

Euskaraz egiten den komikiaren aztarnen atzetik gabiltzanok badugu Bertsolari aldizkaria  irakurtzeko aitzaki on bat. Adur Larreak sinatutako lanetan, aldizkariaren azken aleek leku berezia gordetzen diote komikigintzari. Leku berezia eta aproposa, 6 orrialde koloretsuetan bertsolari ezberdinen biografiak irakurleari eskaintzen joateko. Aldizkariaren 80. zenbakian, adibidez,  “Bertsolaritzaren historia” irakur dezakegu azpititulu modura eta hori da Adurrek aldizkariz aldizkari jarraitzen duen ildoa. 81. zenbakian adibidez   Martin Larralde “Bordaxuri”ren bizitza tristean oinarritutako  lehenengo istorioa eskainiko digu, 83 zenbakiak berriz, bizitza negargarri horren bigarren parteari bide ematen dio. Horrela, hurrengo aleetan, kanta edo bertso zaharrak berpiztuz, beste horrenbeste istorioak ezagutuko ditugu. Lapurdiko basoetan ibili ziran bidelapurrena,  gerratik etxera buelta doazen soldadu batzuena… ahozko tradizioan gordetzen diran  pasadizu gehienak bezala, ikaragarriak.

“Ikaragarritasun” hori baina baliabide eta osagai interesgarria izan daiteke komiki baten narrazioa aurrera eroateko orduan. Eta Adurrek  ondo aprobetxatzen ditu Bordaxurik sufritu zituen bidebakokeriak  komiki interesgarri eta gomendagarri bat sortzeko.
Frantziako komikigintzan hainbat lanek darabilte kondenatu errugabearen gaia : Bertho-Boidinen “Cheri-Bibi”, Mandrafina-Saccomannoren “Cayenne”, Laurent Maffreren “L’homme qui s’evada” etab.
Adibide asko ditugu, eta ezta gai txarra gure Bordaxuriren bizitza nobela grafikoaren formatora eramateko, ez. Agian egunen batean…

Komikiaren laburrera alde batera utzita (hau da komikiaren ahulezi bakarra)  trebetasunez azaltzen du Adurrek istorioa, irudi biziarekin, eta oso adierazgarriak diran koloreak erabiliz (Kolorea narrazioaren oinarrizko zutabea dugu) . Igartzen da gainera marrazkigilea lanerako ondo dokumentatu dela. Hizkuntzaren aldetik zer esanik ez. Euskara standarretik kanpo komikiak irakurtzeko ohitura gutxi badugu ere, kontakizuna aberastu eta bere lekuan, bere garaian ere, kokatzeko ezin aproposagoa da.

Beraz gure aldetik besterik ez. Aurrerantzean Komikerin egile gazte honen jarraitzale zintzoak bihurtuko gara. Duda barik!

Euskarazko komikientzat aukera: Rekalde-Ortzadar lehiaketa:

Deia egunkariko Ortzadar kultur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen deialdia egin berri dute. Bakarka zein taldean parte hartu daiteke. Lanak bidaltzeko epea irailaren 3an hasi eta 14an amaituko da.

Irabazleak eta aukeratutako lanak ikusgai egongo dira Rekalde aretoan azaroan. Komikiak euskera hutsean sortu behar dira.

Lehiaketako lanen gaia librea da, baina protagonistak personaia originalak izan behar dira, eta istorioa bere bai, jakinarazo dute sariketako iturriek. Lanak argitaratu bakoak izan behar dira. Komikiak lau orrialdekoak izan behar dira, inprimatuak eta zenbakituak, A3 neurrikoak eta formatu bertikaldunak.

1.500 euroko sari bakarra emango dute. Epaimahaiak irabazleaz aparte, beste lan batzuk ere aukeratuko ditu. Komiki guztiekaz erakusketa antolatuko dute Rekalde aretoan. Sari-banaketa azaroan egingo da, erakusketa edegiteagaz batera. Dan dala, lehiaketaren epaia irailaren 29an jakinarazoko dute, Ortzadar gehigarrian bertan.

Lanak ondoko helbidera bialdu behar dira: II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa. Iparraguirre Editoriala, S.A. Kaputxinoen bidea, 6, 5.C. Bilbao-Bizkaia (48013)

Argibide guztiak hemen dituzue

Jean Baptiste Baigorriren ibilerak Kike Amonarrizek kontatuak

Jean Baptiste Baigorri Komikeritik pasatu zen. Ezusteko galanta izan zen guretzat Nobrow argitaletxe britaniarrak argitara eman zuen  Irkus M. Zeberiok sinatzen zuen Jean Baptiste Baigorri izeneko lana.  Oraingoan ezustekoa Kike Amonarriz telebistako aurkezle ezagunarena izan da. Londreseko Design Museora bisitan joan eta bertako liburudendan ikusi omen zuen komikia. “Uhmmm. Komiki honen egilea euskalduna, seguru!” pentsatu zuen.

Bingo!

Hona hemen Argiak argitaratutako artikulu osoa.