Hermann (1938)

Hermann Huppen Liejatik gertu dagoen Bévercé Belgiar Ardenetako herriskan jaio zen, 1938ko uztailaren 17an. Bere lehen urratsak Plein Feu izeneko Boy-Scouts talde bateko aldizkari batean eman zituen. Spirou astekarirako 1963. urtean Oncle Paul pertsonaia sortu zuen. Handik gutxira Greg gidoilari eta marrazkilariaren estudioan lanean hasi, eta honek Hermanni bere lehen enkargu inportantea eskaini zion: Bernard Prince izeneko abenturak marraztea. Emaitza bikainaren eraginez 1969an Comanche serie berria  martxan jartzen dute. Serie biak 80. hamarkadaren hasiera arte bizirik mantendu ziran (Bernard Prince 1980an eta Comanche 1982an amaitu ziran). Jean-Luc Vernalen gidoipean, hirugarren serie bat ere aurrera atera zuen Tintin aldizkarirako: Yugurta (frantsezez Lombard etxeak argitua, 2012. urtean gazteleraz Ponent Mon-ek argitaratu berria).

Baina seguruenik arrakasta zabalagoa eman dion seriea 1979. urtean hasi zuena   izan daiteke:  Jeremiah Western futurista bezala definitua, mundua suntsitu duen gerra oste batean Kurdy eta Jeremiah pertsonaien ibilerak kontatzen ditu Editions Alain Littaye-n argitaratutako komikiak. Euskaraz Jean François Saurek argitaratu  zuen serie honetako titulu bat 2011. urtean: Fusila urpean.

Bere beste seri batzuk hauek dira: “Les Tours de Bois Maury”, bere gidoiarekin “Hé, Nic tu rêves” Philippe Vandooren gidoipean.

Artista emankor honen lana ez da puntu honetan bukatzen baina. Album solte ugari argitaratu ditu eta honetariko bat euskaraz argitaratua izan zen 1996 urtean: CaatingaInformarten eskutik

Besteak hauek dira: Abominable Toutainek argitaratua, Missié Vandisandi, Sarajevo Tango etab.

Irabazitako nazioarteko sariak eta bere artista ibilbide osoa  bere web orrialdean kontsultatu daiteke.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.