Pottolo (1950)

Pottolo, euskaldun haurren agerkaria. Joandan mendeko 50. hamarkadan iparraldean argitaratu  omen zen komiki aldizkaria. Pottolo hamabostekaria izateko asmoarekin Herriaren gehigarri bezala jaio zen. Hala ere datu guztien arabera, zenbaki bakarra kaleratu eta berehala desagertu zen.

30 × 21 zentimetroko lau orrialdeko koadernoa da Pottolo eta azalekoa eta barnekaldean ilustrazio txiki bakar bat du. Idatzizko artikuluak osatzen dute aldizkariaren parte gehiena. Azaleko irudia  H. Pozert  ilustratzaile ezezagunak sinatzen du.  Zuzendari lanetan Marc Legasse idazle aski ezagunaren izena agertzen da eta apottololdizkariaren helbidea Baionako Bourg-Neuf karrikan zegoen, Pierre Landabururen etxea  seguruenik, helbidea bere izenaren azpian agertzen baita.

Aldizkarian zabaltzen den berriagatik dakigu, Pottolo plazaratzeko asmoa, kultur proiektu zabalago baten barne antolatu nahi  izan zela:   Haurrak laister jinen zaitzue Pottolo bera ikustera “guignol” bezela (…) Pottolo bizirik ikusiren duzue, eta, harekin,  haren etsaiak: kaskoina, jandarma guarda, errienta gaizoa eta beste… eta Pottolo-ren adiskideak: Tanbur zakurra, Kaiet Eroa eta gainerakoak”rekortepottolo

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.