Asterixen 60. urteurrena

Asterix galiarra Pilote aldizkariarekin batera jaio zen duela 60 urte. Iñaki Beobide zumaiarrak aldiz, Asterixek baino urte batzuk gehiago ditu. Hala ere Asterixen ausardia bera erakutsi zuen 1976an Pilotek urte batzuk lehenago kaleratutako seriea euskaratu eta publikatu zuenean.

Aztertu genuen gaia aspaldi gure blogeko sarrera batean.

Azken Getxoko Komiki Azokan izan genuen Iñaki Beobideren edizio mitikoaren ale bat eskuratzeko aukera. Gure komikiteka partikularrean gorde dugu!

Euskaldunak erdal komikietan (VII): Ravel ziburutarrak badu bere komiki biografikoa

Karol Beffa eta Guillaume Metayeren gidoiarekin, Aleksi Cavaillezen marrazkiarekin, Delcourt etxeak kaleratu zuen abuztuan musikari lapurtarraren komiki biografikoa.

Gidoiaren haria 1936 urtean du hasiera, Ravelek bere lagun mina den Roland-Manuel dizipuloari bere bizitza kontatzen dionean eta, era berean, bere musika lan ospetsuenak konposatzen dituen bitartean.