Xabiroik 10 urte aurten beteko ditu

Duela 10 urte Ikastolen Elkarteak euskarazko komiki aldizkari bat sortzeko apustua egin zuen, gazte (edo gazte sentitzen direnei) zuzendua. Hamarraldi oso bat joan da baina emandakoak hemen geratu dira. Hamarraldi oso bat joana da, bai, hiru hilabetero 36 orrialde inguruko aldizkariak kaleratuz eta aldizkarian agertutako istorioak bildu eta albumak ia urtero argitaratuz. Joanak dira urteak, bai, baina zazpi album eder horiek ere hor geratu dira, azkena, lehen edizio osoa agortu duen Unai Iturriaga eta Sanviren “Haur besoetakoa”. 

16036700922_b7e2f429d8_c

(Dani Fano, Igor Leturiagaz Parrapean komiki egunetan)

Xabiroi  da gaur euskal komikigintzan daukagun motore egonkor bakarra, hori horrela da, eta hau Ikastolen Elkarteko sostenguari zor diogu komikizaleok batez ere. Baita, aldizkariaren  aurrean dabilen ekipoari ere. Puntu honetan Dani Fano aipatzea ezinbestekoa dugu, Xabiroi aldizkariaren lemazain nagusia, erakutsi dituen ezaugarri guztiengatik lan horretarako pertsona aproposena dela erakutsi baitu. Baina gaitasuna izateaz aparte motibazioa ere beharrezkoa izaten da ofizioa ondo betetzeko eta hori ere ez zaio inoiz falta izan. Azken esaldia hurrengo puntua irakurriz ulertuko duzue hobeto.

Xariboiren geroa

Lorpenak lorpen, Xabiroiren ibilbidea ez da hemen bukatu, 10156155_749432578457089_7395355988648054176_nalderantziz, oraingoan apustu gogorrago batekin hasi dute urtea berria.  Lehenengo apustua maiztasunarena izango da. Hemendik aurrera aldizkaria urtean lau aldiz argitaratuko da. Martxa berri honi eusteko baina, derrigorrezkoa izango da bigarren apustua aurrera eramatea, harpide berrien laguntza lortzearena. Zure laguntza ere eskertzekoa izango da, hemen klik erraz baten bitartez egin zaitezke bazkide. 12 € lau komikiren truke! hori baino mauka handiagorik ez da munduan.

Zorionak eta urte askotarako Xabiroi!

Xabiroi aldizkaria azalez azal (2005 – 2014)

© Xabiroi

1

2

3

4 5 6 7 8 9 10 11 11bis 12 13 14 15 16 17 18 20 21 22 23 24 25 26 29 30 31 32xabiroi_34_abendua2014