Komiki berri bat: Munduaren itzulia 80 egunean

Jatorriz Castermanek argitaratu zuen Julio Verneren klasikoa 2021ean, eta laster, apirilean, Bego Montoriok euskaratuta, liburudendetan izango da salgai. Younn Locard marrazkilari normandiarrak izan du alde grafikoaren ardura. Autore gazte hau ezaguna da frantziar iraultzari buruzko lan oso zabal eta dotorea marraztu zuelako -Revolution 1 eta 2, Actes sud argitaletxearen eskutik-.

Liburua Cartem book argitaletxeak kaleratuko du eta hauxe da euskaraz argitaratzen duen lehen komikia.