Angulema, komikiaren urteroko topagunea

Aurreko post batean Angulemako euskal egileen hitzorduak aipatu genituen. Guztiak han izan zirela ziurta dezakegu, eta ziurta dezakegu ere betiko giro onean joan zela Angulemako jaialdiaren 47. edizioa.

Aritz Trueba Bujan komikiaren ilustratzailea Akileosen standean aurkitu genuen eta gertu, Harriet etxeko hiru mosketariak (denak batentzat eta bat guztientzat!), Harriet, Alex eta Garluk, La Honte et l’Oubli albumaren sinaketan. Ez genuen Dani Fano harrapatu Rackham editionseko standean, … eta amaitzeko, Erresistentziaren Museoaren baitan lanean ibili ziren Marko eta Iñaki Holgado. Argazkian euren komikiaren gidoilaria izan den Jean-Yves Le Naour histolariarekin daude.

Erakusketen maila beti bezala izugarria izan zen. Bat aipatzekotan Lewis Trodheimen erakusketa APARTA aipatu behar dugu. Ezin baino hobeto antolatua, oso modu fresko eta originalean aurkeztua eta edukinen aldetik aparta.

Ostiral iluntzerako La Giraffe tabernan urteroko zita jarrita zegoen. La Giraffe bihurtu zen berriz ere euskal komikiaren ZERO GUNEA ordu batzuetarako. Handik igaro ziren guztiak ez dira post honetan kabitzen…

Manga komiki baten norabidea jarraituz: Aritz Trueba, Garluk Agirre, Julen Ribas, Belatz eta Mikel Begoña
argazkiaren © Aritz

Ea datorren urtean leku berean, berriz ere, elkar ikusten dugun!