Komikilari bat ikastoletako lehen testu-liburuetan: Fabo

Ikastolak, Euskal Herriko historian eman den fenomeno kolektiborik handiena eta garrantzitsuena da, ziur asko.  Ikastolen sorrera eta garapena auzolanaren emaitza izan zen. Sortzeko eta ikastola bakoitza aurrera ateratzeko ere, askoren elkarlana  ezinbestekoa izan zen: gurasoak, irakasleak, langileak edo herritar soilak… 60 hamarkadaren amaiera aldera, oztopo eta zentsura guztien gainetik, ikastolak hedatze prozesu bete-betean murgildurik zeuden. Euskara eta euskaraz irakasteko materialak premiazkoak ziran.

Gaur Komikerin berreskuratu dugun liburua, Ikasteko, testuinguru honetan sortutako 20170815_174034materiala da. 1969 urtean Itxaropena, edo Icharopena, argitaletxe zarauztar historikoak plazaratutakoa. Lortu dugun alearen testua nafar-lapurtar euskalkian idatzita dago, baina bizkaieraz zein gipuzkeraz argitaratu zela ere badakigu. Garai honetan oraindik euskararen batasuna hastapenetan zegoen eta alde horretatik jarraibide argirik ez zegoen oraindik.

Umeei irakurtze ikasketaren prozesua erraztearren testua esaldi laburrez osaturik doa, letra handi borobilez. Ukitzen diren gaiak berriz, batez ere gizalegearen inguruko gaiak dira: portaera, garbitasuna etab. Pentsatzen dugu orduko

Eta umeei zuzendutako liburu on bat merezi duenez, ilustrazioak hitzak bezain 20170815_173834garrantzitsuak dira. Ilustrazio alorrean, eta baita komikietan ere, ondo trebatutako autore bat aukeratu zuten Ikasteko biribiltzeko, Jose Antonio Perez Fabo (Martzilla, 1942). Fabo orduko garaietan, La Codorniz eta Trinca aldizkarien kolaboratzailea izan zen. Azken aldizkari honetarako “Don Cirilo y Sanchón” pertsonaiak sortu zituen 70. hamarkadan. Fabo nahiko ezezaguna da batez ere komikigintza laga eta batez ere publizitate mundura bideratu zuelako bere ibilbide profesionala. Hala ere, Manuel Luis Castro Magaz ikerlari galiziarrak duela urte gutxi, 2013an, argitaratu zuen autore honen gaineko ikerketa monografiko bat (“Fabo ilustrador”, ediciones El boletín).

Faboren irudiak, garbiak eta naifak, ederto egokitzen dira  umeen begiradak liburuaren orrietara erakartzeko helburura. Urteak joan, urteak etorri, 1969an ikastoletako ikasleak izan ginen umeok, gaur ere, Faboren irudiak.ondo itsatsirik daramagu gure oroimen okeluren batean.

Cortok 50 urte, euskaraz 30

 

“Corto Maltese” pertsonaia Hugo Pratt italiarrak sortu zuen 1967an, eta duda barik, komiki munduan ezagunetarikoa da gaur egun (ezagunena ez bada) . Aurten bere 50. urtebetetzea mundu osoan ospatzen delarik, guk ere hori egingo dugu, bere urteurrena ospatu. Cortoren lanetariko bat, Ethiopikoak, Antxeta argitaletxe lapurtarrak argitaratu zuen 80 hamarkadan.

Ethiopikoak

Les Éthiopiques Castermanek 1978 urtean kaleratu zuen eta lau abentura ezberdin batzen dira albumean: 1. Allah Urrikalkorraren izenean, 2. …han belarra beti berde bait da eta anaiek anaiei gorroto bait diete, 3. eta beste Romeorik, eta beste Julietarik, 4. Rufiji-ko gizon-lehoinabarrak .

 

Antxeta argitaletxea

Lapurdin 1987an Ladix Arrosagaray eta Roger Labianok sortu zuten. Biak ainhoarrak eta biak AEKko liberatuak izanak.   Argitaletxea aktibo egon zen bi urteetan autore handien albumak itzuli zituen euskarara, adibidez, Cosey aurten  Grand prix d’Angouleme saria lortu duen egilea, eta baita Bourgeon edo Hugo Pratt bezalako autore historiko handien lanak.

Ladixek komikeriri Antxetaren sorrera azaltzen du :

“Frantses Estatu peko euskaldunak izanik komikiari buruzko bertze “kultura” bat genuen, alde honetan zinezko artetzat ikusia baitzen eta jendartean errekonozimendua lortua zuelako. Beraz Antxeta sortu genuen komikia euskaraz argitaratzeko, itzulpenak hastapenean (merkeago ateratzen zitzaigulako) baina tokiko sorkuntzak helburu. Lema barrukobat ere asmatu eta erabili genuen “literatura iruditan” ordu arteko ikuspegi nagusia aldatzen joateko. Baina “euskaraz goza” ere izan zitekeen helburuetako bat baitzen.

“Antxeta komiki franko-belgiarra itzultzen hasi ginen, garai hartan hori baitzen puntakoena eta gustukoa genuena, eta hori Euskal Herrian ezagutaraztea genuen xede, irakurleak kontura zitezen benetan literatura iruditan egitea zela, hortik zaletasuna pizten entseatu sorkuntzari bidea zabaldu ahal izateko”

Antxeta bi urtez iraun zuen. Hala ere euskal komikigintzaren ondarean utzitako obra ez da makala, ezta gutxiago ere. Hona hemen Antxetak argitaratutako lanak banan-banan:

Jaunes. 1., Errealitatearen mugetan / gidoia, Bucquoy ; marrazkiak, Tito
Jaunes. 2., Gerard deabrua / gidoia, Bucquoy ; marrazkiak, Tito
Haizearen bidaiariak. 1., Neska bat untzian / François Bourgeon
Haizearen bidaiariak. 2., Untzi kartzela / François Bourgeon
Ethiopikoak / Hugo Pratt
Oroit hadi, Jonathan… / Cosey

Corto Maltese gurtutako heroia da, batez ere komikizaleen artean, baina horren  komikizaleak ez direnen artean ere bai. Gizajoa perfume marka ospetsu baten ikurra bihurtu dute ere. Baina garrantsitzuena zera da, bere abenturen liburuak munduan zehar saldu direla, ia hamar milioi ale!, eta horien artean euskarazkoak ere hor daude. Antxetak egin zuen lanari esker.  Hori bai, ale bat aurkitzea kontu zailagoa izan daiteke, baina begiratu, begiratu liburutegietako katalogoetan eta gure komikigintzaren altxor preziatua seguruenik nonbaiten aurkitu ahal izango duzu.