Tintazko flemak

Bere burua eta bere bloga honela aurkezten du “Beltzaran jauna” laudiotarrak. Laudiotarra edo Aretarra, ziur ez gaude, baina Beltzaran honen atzean dagoena Edorta Moreno komikigilea eta komiki-blogaria dela hori seguru dakigu.

Blogaren aurkezpen dinamikoa ikusteko bideo hau argitaratu zuten iaz:

tintasko

Honela aurkezten digu berak sortutako bloga:

“Laudiotik, Aiaraldetik, Euskal Herritik… mundu osora zabaltzeko. Helburu bakar batekin sortu izan dut Tintazko flemak bloga: euskarazko komikigintzari bultzada txikitxo bat ematea. Egunero (edo ia egunero) joango naiz komikiak igotzen, egunerokotasuna eta umorea hizpide hartuko direlarik eta beti-beti irakurlearen aurpegian irriño bat margoztea xedetzat harturik. Ez galdu denbora gehiagorik aurkezpen eskas hau irakurtzen eta segi blogean kuxkuxeatzeari!”

Beraz kuxkuxeatzen hasteko sakatu hemen.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.