Crepax, Guido (1933- 2003)

Guido Crepax Milanen jaio zen 1933ko uztailaren 15ean eta hiri berdinean hil zen 70 urte beranduago. Arkitektura ikaskekak burutu ondoren publizitatera jo zuen. 1963 urtean komiki mundura hurbildu zen Linus  izeneko aldizkarian bere lehen obrak argitaratuz. Hortik aurrera ilustratzaile eta istoriogile oparoa izango zen Guido, batez ere ezaguna emakume izenak zeramaten bere lanengatik. Valentina, Anita eta Bianca, baita hainbat nobela klasikoen egokitu izateagatik Emmanuelle, Justine etab.  Bianca lana Zuriñe: gehiegizko kondaira  bat  izenpean Ikusager argitaletxeak euskaraz plazaratu zuen 1979 urtean.  Azpimarratzekoa, edizio kalitatearen aldetik, liburu aparta dela, azala gogorra, formato handikoa. Edukinaren aldetik, Crepaxen lan gehienetan bezala, garaiko kutsu “erotikoaren” moda segitzen du (alde horretatik liburua nahiko zaharkitua geratzen da gaurko irakurle batentzat). Marrazkiaren aldetik lan bikaina izan arren, trama ez du norabide jakin bat jarraitzen. George Wolinskik frantsezez idatzitako hitz aurrean argi dio: “l’histoire n’est qu’un prétexte à tourner autour des fesses de Bianca” (istorioa Biancaren ipurmasailen inguruan ibiltzeko aitzakia besterik ez da).

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.