Berzosa, Miguel (1945)

Banku bateko publizitate-departamenduan lanean ari zelarik, lan asko egin zuen komikigile gisa. Ipurbeltz aldizkariko lankide ohikoa izan zen, eta han sortu zuen Mintxo pertsonaia. Beste argitalpen hauetan ere eman zituen bere lanak: Habeko Mik, Mensajero eta Creepy. Komiki-zerrendak eta ilustrazioak marraztu zituen El Diario Vasco eta El Correorako, bai eta zenbait argitaletxetako liburuetan ere. Hogei album baino gehiago argitaratu ditu (batzuk atzerriko argitaletxeetan). Besteak beste:
Iparraguirre (Erein,1979), Mintxo (Erein, 1984) eta Hontza (Habe, 1985). Laurogeiko urteetan Harriet gidoilariarekin elkartu zen Titez sortzeko, gaizkile pare batek gaur egungo Bilbon dituzten ibilerak kontatzen dituen saila. Hortik atera ziren Gentuza (Ttarttalo, 1983) eta Muerte de un camello (Ttarttalo, 1983) albumak. Orduz geroztik, Berzosa santuen hagiografia edo biografietan espezializatu da, honako hauek enkargatu baitizkiote: San Ignacio de Loyola (Mensajero, 1990), San Francisco de Asís (1991), Luís Amigó (1992), Ana María Fontcuberta (1993), Margherita Crispi (1994), Teresa Verzeri (1995), María Teresa Dupouy (1995), Notre Dame du Laus (1996), Pedro
Arrupe (1996), Gabriel Taborín (1997), San José de Calasanz (1998), Celestina Donati (1998), San Juan de Mata (1998), Elisa Andreoli (1999).

(Iturria: Komik10: euskal komikia azkeneko hamarkadan  Donostiako  Udal Liburutegien sarea)

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.