Iraganera bidaia

Andoaingo burujabetzaren historia kontatzeko asmoz ‘Iraganera Bidaia’ komikia osatu du Andoaingo Udalak.

Jon Verdejo Aranguren eta Ainhoa Aiertza Zabala, kideek osatu1200-1445864535-komik dute komiki honetako gidoia, eta Ainara Audikana Ansaren lana izan da gidoia irudi eta marrazkietara ekartzea. ‘Iraganera Bidaia’ 3615. urtean kokatzen da. Joane, June, Martin eta Gurutz emozioz eta ezustekoz betetako bidaia batean murgilduko dira. Denboraren makinan sartuko dira ikasleak , eta iraganera bidaiatuko dute, 1615. urtera. Urte hartan gertatu ziren Andoain eta Tolosaren arteko liskarren testigu izango dira, baita Andoain herri gisa nola sortu zenekoa ere.

Komikia, batik bat, 5. eta 6. mailako gazte eta nerabeei zuzendua dago, eta Andoaingo Udalak, hain zuzen, hainbat ale bideratu ditu herriko ikastetxeetara bertan landu dezaten. Nolanahi ere, edonork disfruta dezake bertan jasotzen diren pasarteez, beraz, jendarteari ere zabalduko da bere salmenta Ernaitza, Stop eta Delgado liburu-dendetan 7 euroren truke.

Ilargirako bidean

IlargirainoDurangoko azokara begira, Ataramiñe argitaletxeak bere nobedadeak aurkeztu ditu. Ataramiñeko lagunek urtero-urtero, euskal preso politikoen sorkuntza lanak ateratzeko ardura daukate, eta 2015 honen bukaeran hiru liburu aurkeztu dituzte, hoietariko bat Mikel Orbegozoren komiki berria da.

Mikel Orbegozok 2010ean, lehenengoz kaleratu zuen “Preso nago” izeneko komikia. Urte bi geroago, 2013an, “Preso nago II” heldu zen. Azkenik, aste honetan bertan “Ilargiraino” aurkeztuko dute. Datorren ostiralean, azaroak 27an, Donostiako Amaran dagoen Haziak herri dendan. Goizeko 11:30 etan.

Orbegozoren komikiek kartzelako egunerokotasuna islatzen dute estilo sinple eta eraginkor batean. Dispertsio politika dela eta, presoen senitartekoek  euren senideak edo lagunak bisitatzeko jasan behar dituzten bidai eta egoera lazgarriak dira istorio guztien ildo nagusia.  Une umoretsu-ironikoak, bihotzaren erdia ikutzen duten pasarte batzurekin tartekatzen dira.  Guztiz gomendagarria.

Komikia irakurtzeko aukera dago on-line edo PDF formatuan deskargatzeko azpiko loturan.

https://archive.org/details/Ilargiraino

 

 

 

 
By komikeri

Getxoko azokatik Durangora

Bukatu da Getxoko Komiki azokaren XIV. edizioa.

Aurten eguraldi kaskarrak gogor astindu du Areetako geltokiko plazan kokatzen den karpa, baina haren aterpean ez da eguraldi txarrik igarri.  Makina bat ekitaldi, erakusketa, hitzaldi. Publikoaren aldetik ere ederto, behintzat iazkoak baino hobeak izan direla aurtengo salmentak azaldu digute saltoki ezberdinetan (60 saltoki jarri dira aurtengoan).  Bere 14. urteurrenean azoka osasunez ederto dabilela ematen du.

IMG_20151122_125326Gonbidatu zerrenda luze bat izan da: Johnny Ryan, Jessica Abel, Max, Daniel4123049-6781744411-Joshy Torres, Albert Monteys, Juanjo Saez, Mauro Entrialgo

Juan Giménez Katalunian bizi den marrazkilari argentinarra eta Zulet irudigile naparrak jaso dituzte Getxoko aurtengo sariak. Zuleten lanez osatutako Descarados erakusketa ere antolatu zen. Haren ondoan Espainiako Komiki Sari Nazionala jaso duen “Las Meninas” erakusketa ikus zitekeen.

Xabiroi

Bereziki erakargarria aurten Xabiroik jarritako standa. Kokapen estrategikoa izateaz gain, haren ondoan Zapart, 2016an Donostian izango den komiki jaialdiaren mostradorea zegoen. Elkarturik biak,  aldi gutxitan ikusten den euskal komiki berrien eskaintza zabala zegoen.

IMG_20151122_125346IMG_20151122_125507Adibidez, Javi Isusik Cear elkartearen babesarekin kaleratu duen Asylum. Unai Iturriaga eta Zapicoren Diamanteak, urrea eta ikatza (Athletic Fundazioak argitaratua), Zaldieroaren azken “De rerum natura” (seigarrena) edo Fructuoso eta Harrieten “Justin Hiriart”.

Aurtengo azokako komiki salduenen artean euskarazko batzuk izan zirelakoan gaude. Para barik ibili ziran Dani Fano eta Guillermo Gonzalez euren “Kortsarioen Ostatua”ren sinaketan. Baita Adur Larrea erosle ezberdinei etenik gabe dedikatuz ibili zen, Bilboko Erroa argitaletxeak kaleratu duen “Gabriel Aresti Biografikoa”

Gabriel Arestiren bizitza azaltzen du Adurrek, liburu sendoa eta erakargarrian. Sendoa diogu, orri kopuruagatik, baina baita bere diskurtsoa ondo dokumentatu eta ikertu duelako. Gainera orrietan ez da bakarrik Gabrielen bizitza agertzen dena, ez, hortxe dira garai hartako beste gai asko ere ingurubiraka: langileen gorabeherak, lehen ikastolen sorrera, euskaltzaindia edo guardia zibilen hilketen bertsio “estraofizialak”.

Erakargarria irudiak daukaten indarra eta kontatzeko darabilen modu arinagatik ere.

Bestalde, benetan pozten gara euskal eleberri grafikora salto ematera, lehenengoz, ausartu diran argitaletxeak berriak ikusteaz. Batez ere Gabriel Aresti Biografiko honen maila duten lanekin denean.

Alai Zubimendi KMK 2015eko irabazlea

alai-zubimendi-idarreta Aurtengo KMK lehiaketako irabazlea Alai Zubimendi Idarreta hernaniarra izan da  Gure semea superheroi bat da lanarekin.

Noticias taldeko albisteetan agertu denez, aurtengo lanen maila handia” izan da , beste bi lanei aipamen berezia eginez. Batetik, Piedad Ortiz de Urbina barakaldarraren Saiatu zaitez eta ikusiko dugu, bertan “collage eta pop-art” teknikak nahastuz lortu duen “emaitza txundigarria” nabarmenduz. Bestetik, Jon Mikel Udakiolaren irudiez eta Martin Etxeberriaren testuez osatutako Azken Balea lanari ere aipatuz, lan “oso poetikoa delako, mezu sakona zabaltzen duena”.

Komikeri ataritik bostekoa irabazleari eta bereziki aipatuak izan diran bi lanen egileei. Baita KMK txapelketako antolatzaileei ere!

Argazkia © Galtzagorri
http://www.galtzagorri.org

 

 

Parrapean 2015 laburpena

Urriaren 24tik urriaren 31ra, Parrapean Komiki Egunak  Bilboko Begoña auzoan ospatu ziran.  Hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, Komiki tailerrak, Parrapean komiki txapelketa, liburu-aurkezpenak, euskal komikien bigarren azoka, erakusketak…  Post bakar batean dena laburbiltzea ez da batere lan erraza.  Horretarako argitaratu da beherago daukazuen bideoa.

Bereziki polita Gregorio Muro Harrietek “Joseph Camino” saria jaso zuen unea. Komikigintzan izandako ibilbide luzea aintzat hartuta, saria jasotzeaz aparte, berari eskainiak izan ziran jardunaldietako hainbat ekitaldi. Bere ibilbide profesionala azalduz  erakusketa bat, Justin Hiriart-en berrargitaratzearen aurkezpena eta bere animazio filmeen emanaldiak.IMG_20151031_121336


Komiki eta gidoigile emankorra izan zen Harriet, 80ko hamarkadan
euskarazko komiki ugari egin zituen, batez ere Habeko Mik-en eta Erein argitaletxean: Justin Hiriart, Sorgin seinalea, Eguzkiaren izerdia eta Simon Besaluze sailak, Ion eta Mirka, Hontza, Hermes, Indianoa… Lan horietako asko hizkuntza anitzetan argitaratu ziren eta nazioarteko sari ugari irabazi zituzten. Animazioan eta zineman ere arituko zen gerora, gidoigile eta zuzendari.

Derrigorrez aipatu behar dugun ekitaldia “Trapuak IMG_20151031_195033Kakoan”, urriaren 31an, Santutxuko Udaltegian Performance baten erara uztartu zituena literatura, komikia eta musika. Zuzenean egin zituzten Mikel Mardonesek eta Asisko Urmenetak euren irudiak. Inun kantariaren musika lagundurik, Lutxo Egiak eraman zuen aurrera ekitaldia Arturo Campion, Gabriel Aresti eta Juan Antonio Moguel soka beretik lotuz.  Balorazioa: Chapeau!! 

IMG_20151031_204043

Trapuak kakoan: Inun, Asisko Urmeneta, Mikel Mardones eta Lutxo Egia