MUITTU: EHko animazioaren erakusketa urtarrilaren 10era arte zabalik Ondarroan

Ondarroatik heldutako azken Globhitoak azaltzen duenez, hile honetako 10era arte Udal Erakusketa aretoan ikusgai izango da Muittu erakusketa. Luterl taldearen esku-paperaren arabera, komikigintza eta marrazki bizidunak enbor bereko bi adar dira.

Globitho esku-orriaren azken alea

Era berean antolatutako jardunaldiaren bitartez Juanba Berasategi (1951-2017) euskal animazioaren aitzindaria, omendu nahi da ere.

 Juanba Berasategi (Pasaia, 1951-2017) © Zinea.eus webgunetik

“Erakusketa honetan Euskal Herrian aintzindariak izan ziren lanetatik hasi eta gaur egun arte luzatzen den garaia ikusteko aukera eskaintzen da. Ia artisautza legez sortutako lehen marrazki bizidunetatik, nolabaiteko industria gauzatu zen arte ikus daiteke. Gurean, aipatutako garaian egin ziren ekoizpenik garrantzitsuenen ibilbidea azaldtzen da. Besteak beste; film luzeak, laburrak, publizitatea, saiakera txikiak edota telebistako sioak ikusi daitezke. Marrazki originalak ikusgaia izateaz gain, bideo-emanaldi batean ikusteko aukera izango da hauen zenbait pasarte; Kalabaza Tripontzia (1985), Borobil, Sorkunde (1992), Megasonikoak (1997) Ametsen lapurra (1999), Ahmed Alanbrako printzea (1997), Fernando Amezketarra (1994-1995), Lazkao Txiki (1998-99), Txirrita (1999-2000).”

Kalabaza Tripontzia filmaren pertsonaia (1985)