Bermeoko historia binetetan

 Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuz,  Euskeraz Berbetan Taldeak “Canteburyko paperen misterioa”Bermeoko historiari buruz egindako komikia aurkeztuko du Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Bermeoko alkateak aurkeztuko duen ekitaldi horretan Bitor Uriarte historialaria, Edorta Jimenez gidoigilea eta Robert Garai marrazkilaria egongo dira.

  Euskeraz Berbetan taldeak koordinatu duen komikiaren testuak Edorta Jimenez idazleak idatzi ditu eta irudiak Rober Garai marrazkilariarenak dira. Aurkezpen ekitaldian, Bermeoren historiaz jabetzeko parada emango duen komikia erosteko eta egileek sinatzeko aukera egongo da.

Euskal komiki produkzio urrian berri ezin hobea, duda barik!

Hermann Komikerin

Nazioarte komikigintzaren adarren puntaren-puntan dabilen autorea  dakarkizuegu gau gure autoreen zerrendara. Hermann Huppen. Klasikoa bilakatu den autore beljiar honek zorionez baditu argitaratuak euskaraz liburu pare bat : Jeremiah saileko “Fusila urpean” komiki bikaina, 2001ean Jean François Saure argitaletxeak plazaratua. Eta bigarrena Caatinga, 1996 inguruan argitaratua. Azken hau oraindik irakurri  ez dugunez, ezin esan bikaina denik, baina Hermannen sinadura daramaten komiki gehienen bataz besteko maila badu nahikoa komiki ona dela ziurtatzeko.

Euskal egileak Getxoko komiki azokan

Urtero bezala Xabiroik bere stand-a Getxoko azokan jarrita izango du. Aurten ere lekua iazko parean izango du (26. standa). Azoka honetako euskal egileen biltoki nagusia denez (“euskal” hitza geografikoki baino, bere lan grafikoa euskaraz burutzen duten egileak adierazteko erabiltzen dugu), Komikeritik bertatik pasatzea derrigorrezkotzat jotzen dugu. Bertatik pasatu,  produktua ikusi, erosi eta etxera egilearen sinadura eta marrazkiarekin eroateko aukera izango duzue. Hori dela eta hementxe daukazue egile ezberdinak bertan sinatzen izango diran ordutegia. Animo beraz!

OSTIRALA 23, goizez:

– Juan Luis Landa.
– Iñaki G. Holgado.
– Josevisky.
– Dani Fano.OSTIRALA 23, arratsaldez:
– Juan Luis Landa.
– Iñaki G. Holgado.
– Alex Orbe.
– Sanvi.
– Dani Fano.LARUNBATA 24, goizez:
– Adur Larrea.
– Dani Fano.LARUNBATA 24, arratsaldez:
– Adur Larrea.
– ZaldiEroa.
– Asisko Urmeneta.
– Dani Fano.IGANDEA 25, goizez:
– ZaldiEroa.
– Asisko Urmeneta.
– Dani Fano.IGANDEA 25, arratsaldez:
– Dani Fano.

Urtetik urtera indartuz doan azoka: Getxoko Komiki Azoka

Azaroan 23tik 25era zabalik izango da Getxoko Komiki Azokaren XI. edizioa. Aurtengo programazioan erreparatuz puntako komikigileak ez direla faltatuko konturatu gara. Eddie Campbell eskoziarra, adibidez, bere azken lanaren gaztelerazko edizioa aurkeztera bertaratuko dena: ” Mi libro sobre el dinero: esa cosa maravillosa y horrible” Astiberri etxeak argitaratu berria. Bertatik pasatuko dira ere iazko eta aurtengo Espainiako Komikiaren Sari Nazionalaren irabazleak: Santiago Valenzuela donostiarra eta Alfonso Zapico. Maxek aurten ereegonaldia errepikatuko du eta Miguel Anxo Prado Norma etxeak argitaratu dion Ardalén lanarekin etorriko da.

Euskal Komigintzari dagokionez aipatzekoa da Luterl taldeak jasoko duen omenaldia. Luterl 1983an sortu zen, Ondarroan, “binetaren mundua jardueren bitartez hedatzeko”. Talde honen lana ez da txakurraren putza izan. Honela azaltzen du Ondarroako hitzak bere herrikideen ibilbidea: “Taldearen lehenengo ekitaldia komiki erakusketa bat izan zen, eta 1984an Globho fanzinaren lehen zenbakia kaleratu zuten. Ondarroako Komiki Jardunaldiak be antolatzen ditu taldeak: 15 alditan, erakusketak, hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak eta proiekzioak egon dira. Jardunaldien 10. aldian, garaiko Euskal Herriko egile gehienak bildu ziren artista topaketan, «aurrekari bariko» ekimen batean.
Hurrengo argitalpenak kaleratu dituzte Luterlekoek: Globho fanzina (13 zenbaki), Globhito buletina (19 zenbaki), Globhorma aldizkari murala (20 zenbaki), Globoshonda sorta Ondarroako artisten bilduma (3 zenbaki), bai eta Roberto Garayren Kapitan Kaoporrex eta Josu Garalderen Itxasoko deabruak komikiak”.

 

Kalean da 6. “Saperokerixak” komikia

Saperokerixak komiki formatoan argitaratzen den lau orrialdeko aldizkaritxoa da Arrasate Euskaldun Dezagun  martxan jarri zuen egitasmoa 2011ko martxoan,  kalean bizirik dagoen euskara gazteei urbiltzeko asmoarekin. Beraz bertako euskalkian idatzita dago eta gazteen artean gero eta zabalduago diren erderakadak zuzentzeko asmoa ere badu. Horretarako komikiaren azken orrialdean hiztegitxo bat dakar.  Egitasmoak erakunde publikoez gain, herriko hainbat denda ditu laguntzaile.