Maiatzak 17an argitaratutako sarrera zuzendu beharrean gaude. Zuzeu aldizkari digitaleko bilatzailean denbora luzez “trasteatzen” ibili ginen Kakaumeren azken zintak ikusi nahian. Azkenean bilatzaileari erru guztia bota genion agertzen ziran zinta guztiak zaharrak zirelako.
Jakin berri dugunez, errua ez da izan bilatzailearena, Tozzi jaunak jakinaren gainean jarri gaitu. “Nire txisteak Zuzeun ateratzen hasi ziren, baina duela pare bat urte internetez nik baino zeozer gehiago dakien adiskide batek blog bat sortu zidan,http://www.kakaume.com, eta geroztik bertan argitaratzen ditut nire txisteak, eta horregatik Zuzeun zinta zaharrak besterik ez dira agertzen, ez azkenengo bi urteetan ateratakoak”.
Beraz orain bai, Mikel eta Txuri txakurraren abenturak ezagutzeko badakizue nora jo.