2014ko uztarako azkena

Maiatzean argitaratu genuen post bat Jabier Erostarbe oñatiarrak digitalean argitaratutako lana aurkeztuz: Mattin basoko gidaria. Argitaratzeko laguntzailerik aurkitu ez eta Erostarbek autoediziora jo zuen orduan. Baina aste honetan jakin berri dugunez egilea eta editore ausarta den Jabik Durangoko azokaren aurretik paperezko edizioa ere kaleratu zuen. Liburu honekin 2014 urtea, gure kontaketaren arabera, paperean eta euskaraz 12 komiki plazaraturik bukatuko da. © Jabi Erostarbe

56 orrialdeko komikia da Mattin basoko gidaria eta oraingoan ere IZBA izeneko zigilupean dator. Banaketaz Elkar etxea arduratzen da eta bertan eros dezakezue 17 eurotan.

Bigarren Mundu Gerran dago kokatuta istorioa. Protagonista, Mattin, artzain zuberotarra da. Naziek Frantzia osoa hartu dute mendean eta Mattinen aitak ihes egin du, erresistentzian sartuta dagoelako. Tartean, hegazkin naziek Erresuma Baturako espioitzan ari den hegazkin bat bota dute eta bertako pilotua Larregainen, Mattinen etxean, ezkutatu dute.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.