Irabazitako hamarkada

Hamarkada bat bukatu da eta balantzeak egiteko garai aproposa da. Euskal komikiarentzat XXI mendekoaren bigarrena irabazitako hamarkada izan dela lasai asko ziurta dezakegu . Inoiz baino biziagoa eta inoiz baino oparoagoa… hemen dugu euskal komikigintza.

Frogak

Hemen beheko grafikoan dago froga nagusia, komiki ekoizpen-datuak. Argi eta garbi erakusten du grafikoak 10eko hamarkadaren hasieratik goranzko joera bat eman dela eta gailurra itxi dugun urtean kokatzen dela.

Datu orokorrak kontuan hartzen baditugu diferentzia ez da makala. 2000-2009 tartean 63 komiki argitaratu baziran, azken hamarkadan 179 izan dira.

Ekoizpen- eredua erabat aldatu da. XX. mendeko lehen komikiek, aurreko tendentziei eutsiz, irakurle gazteenen konplizitatea bilatzen zuten, hala ere, Internet eta joku elektronikoen konpetentzia areagotuz joan zen neurrian, komikiek ozta-ozta manten zezaketen aurreko garaietako irakurlegoa. Gaur eguneko komiki gehienek irakurle heldua dute helburu, baina, hala eta guztiz ere, azken urteetan balantza orekatuz joan da, eta eskaparateetan ume eta gazteei zuzendutako komiki interesgarriak gero eta ugariagoak dira. Horixe dugu komiki-kultura etorkizunean bizirik mantentzeko formulan datu garrantzitsu bat.

XXIeko lehen hamarkadako ekoizpen-eredua badu beste diferentzia nabarmen bat. Liburutegi publikoetarako egiten zen erosketa sistemari esker editoreek komiki salmenta kopuru konkretu bat ziurtatzen zuten (Euskarri Orokorra izeneko formularen bitartez). Eta formulak izan zezakeen alde positiborik, baina alde labainkorragorik ere. Editoreek euren produktuak merkaturatzeko baino, liburutegi sarean kokatzeko helburuarekin baino ez sortzearen arriskuaz ari gara. Gerta zitekeen adibidez serie europear klasiko bateko album solte bakar bat kaleratzea, eta seriea publikatzen jarraitzeko asmorik izan gabe.

Gaur aldiz estrategia berri bat dago komikigintzari laguntzeko sortu den formulan. Irudi sorkuntzarako Eusko Jaurlaritzak duela hiru urte martxan jarri zituen diru-laguntzetan adibidez. Kasu honetan dirulaguntzek komikiaren egilea saritzen dute, baina argitaletxe baten babespean dauden proiektuek sendotasun bat erakutsi behar dute, sortzen den produktua behar bezala merkaturatuko dela ziurtatuz. Estrategia berri honek eman du emaitza onik eta badira Euskal Herrian sortutako komikiak nazioartera zabaldu direnak.

Baina laguntzak motor konplexuago baten pieza bat besterik ez dira. Beste piezak, inportanteenak, argitaletxeak, egileak eta irakurleak dira.

Eta motor baten funtzionamendu onerako pieza guztiak behar bezala sinkronizaturik eta urindaturik joan behar dira, euskal komikigintzaren motorrak aurretik dituen kilometroak eta kilometroak, hamarkadak eta hamarkadan ibiltzen segitzeko.

By komikeri

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.