Juan Luis Landa omenduko dute HernaniKomik-en eta bere originalen erakusketa antolatu dute

Azaroaren 17 eta 18an HernaniKomik azokaren bigarren edizioa ospatuko da Hernanin. Atsegindegiko aterpea izango da berriz ere jaialdiaren erdigunea. Hamar komiki-saltoki jarriko dituzte bertan argitaletxeek eta, horrez gainera, bederatzi komiki aurkezpenez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, egileen presentziarekin.  Aurtengo nobedade nagusia Juan Luis Landa egilearen originalen erakusketa izango da. Egile honi Joseph Camino saria emango diote jaialdian.

Komikigintzan egindako ibilbidea aitortzeko Joseph Camino saria sortu zen 2014 urtean –Esteka honetako 1: 51. minutuan, Joseph Caminori emandako lehen sariaren zeremonia ikus daiteke. Bigarren ediziotik aurrera, sariak bere izena hartu zuen-. Aurtengoan Juan Luis Landa komikigile errenteriarrak jasoko du saria, 40 urteko ibilbidea egin baitu komikigintzan. Euskal Herrian eta nazioartean ere, errekonozimendu handia duen egilea da.

Hau da Juan Luis Landaren komiki originalen erakusketa antolatzen den lehen aldia, beraz
bederatzigarren artearen zaleek aukera paregabea izango dute datozen egunetan. Erakusketa Biteriko Kultur Etxean izango da ikusgai, azaroaren 17tik 30era bitartean.