Euskaldunak erdal komikietan (IX): Beltz-tratulari euskaldunak

2015ean Dupuis argitaletxeak Les esclaves oubliés de Tromelin komikia argitaratu zuen. 1760ko uztailaren 31an esklabo malgaxeak garraiatzen zituen Ekialdeko Indietako Frantses Konpainiako ontzi batek Ozeano Barean galdutako uharte txiki baten arrezifea jo eta hondoratu egin zen. Uharte txikian hainbat esklabo eta tripulazioko kideak bizirik atera ziren. Hala ere irla txikian bizirik irautea ez zen gauza erraza izan. Bi sozietate txiki eratu ziren, esklabu beltzena, alde batetik, eta eskifaia zuriena, bestetik. Hondoratutako barkuaren hondarrak erabiliz, ontzi berri bat eraikitzea lortu zuten esklaboen laguntzarekin. Baina ontziratzeko eguna heldu zenean zuriak salbu jarri eta esklaboak uhartean geratu ziren.

© Sylvain Savoia

Hori eta gehiago da Sylvain Savoia komikigileak liburuan azaltzen duena.

Tripulazioaren gehiengoa euskalduna

Orain berriki jakin dugu (Iñaki Egañaren Mil nuevas noticias insólitas del País de los vascos liburua irakurtzerakoan) Ozeano Barean galdu zen 800 tonako ontzia, L’Utile, Baionan eraiki zutela 1758 eta 1759 bitartean. Ez hori bakarrik, liburuaren arabera, eskifaiaren gehiengoa euskalduna zen. Baionarrak gehienak, baina baita Bilbo, Lekeitio, Ezpeleta edo Angelukoak.

© Sylvain Saboya

Esklabotzaren historiaren parte txiki bat baino ez den istorio triste eta krudela dugu hau. Eta, horra hor, euskaldunak ere (batzuk behintzat), negozio zital honetan parte hartu zutela.

Hala ere, kasu honetan, ardura nagusia kapitainarena izan zela dirudi, Jean de Lafargue baionarrarena. Ontziak esklabuen garraioa debekaturik zuen arren, ezkutuan 120 esklabu inguru sartu zituen ontziaren sotoetan, Isla Rodrigues uhartean saltzeko asmoarekin. Ezkutukoa zen garraioa eta ezkutukoa, eta arriskutsua, aukeratutako bidea. Hortik etorri zen ontziaren hondoratzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.