Gora euskal herrientsak komikia

Gora euskal herrientsak komikiaren bitartez Errientsa edo maistra herrizaleak omendu nahi izan ditu Asiskok. Emakume Abertzale Batzako Jule Fernandez Zabaleta du protagonista, eta bere bizia ondoko lau emakumeenarekin elkartzen da komikian, ofizioz errientsa zirenak: Kapitolina Buztintze Larrondo, Maritxu Olabe Uzin, Katalina Alastuei Goikoetxea eta Malena Jauregiberri Erbin. Baina guk baino hobeto Asiskok berak azalduko dizkizue komikiaren nondik norakoak.