Asterix eta zuzenketak

Oraingoan Asterix bera Komikerira etorri zaigu  aurreko postean  argitaratutako zerrenda zuzentzera. 2013an orain arte euskaraz argitaratu diren komikiak aipatu  eta mundu mailan plazaratu den Asterixen9788421679135 album berria ez dugu ahaztu ba!

Halaxe da, Goscinny 1977an hil, Uderzo jubilazio bidean jarri eta erreleboa pasatu da Didier Conrad marrazkilari eta Jean-Yves Ferri gidoilariaren eskuetara.  Asterix eta Piktoak izenburupean  oraingoan Asterix eta Obelix lagunek  euren abenturetarako eszenategi berria Eskozian aurkitu dute.

Gidoi, marrazki zein itzulpenaren gaineko hausnarketa interesgarriak Jon Tornerren Argiako Komiki Kritikak atalean aurkituko dituzue.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.