Duhamel Euskal Herrian

Harriet etxeak gonbidatuta eta Frantziako Institutuaren laguntzarekin, Euskal Herrira etorriko da datorren astean Bruno Duhamel egile frantziarra. Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Saran aurkezpenak egingo ditu. Harriet argitaletxeak euskaratu ditu bere lanak, eta obra ugari utzi ditu bere atzean. Berarekin Isabelle Sivan izango da, bere bikotea eta azken lanaren gidoigilea.

Solasaldien egutegia hurrengoa da:

Urriak 18 Bilbon 18:00 (Joker)

Urriak 19 Gasteizen 18:00 (Caracola Comics)

Urriak 20 Donostian 19:00 (Intxaurrondoko kultur etxean)

Urriak 21 Sara (ez dakigu lekurik, ez ordurik)

Bruno Duhamel Normandiako herri txiki batean jaio zen 1975ean eta 13 urterekin Parisera bizitzera joan zen. Arte ikasketak egin ondoren 2006an Delcourt eta Vents d’Ouest argitaletxeentzat lehen komiki serieak argitaratu zituen.

Duhamelen lanak euskaraz irakurtzeko aukera paregabea dago, lan sorta zabala argitaratu baitu Urnietako argitaletxeak:

  • Itzulera (2017)
  • Inoiz ez (2018)
  • #Kontaktuberria (2020)
  • Abelen bidaia (2021) Isabelle Sivan-en gidoiarekin
  • Inoiz ez : E eguna (2022)
  • Aztarna faltsuak (2022)

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.