Alizia eta antzara jokoa: beste komiki bat 2016ko zakura

Lola Moral eta Sergio Garciaren “Alizia eta antzara jokoa” izeneko komikia kaleratu berri du Ttarttalok. Egile biak, Granadakoak, hau da Andaluziakoak, izan arren, komikia frantziar bidetik ailegatu da Euskal Herrira.   Egia esan, egile biak nahiko ezezagunak dira Espainia aldean eta lan gehiena merkatu frantsesean argitaratu dute, Sergio Garciak batipat. Sergio, Lewis Trodheimen mailako egileekin lanean ibili da eta berarekin ere, 2006an, Bande dessinée apprendre et comprendre, komikia ikertzen duen liburu teorikoa argitaratu zuen.

Ttarttalok Delcourt etxeari eskubideak erosi eta Miren Agur Meabe idazle ezagunak euskaratzeko ardura hartu du.

“Alizia irudimen itzela duen neska bat da. Berarentzat, jolasik sinpleena abentura handiena bizitzeko aitzakia bihurtzen da. Haren lagunak, ordea, oso klasikoak dira, eta nahiago dute beren ohiturak ez aldatu. Egun batean, antzara-jolas partida bat hasiko dute. Une horretatik aurrera, dena aldatuko da”.

 

Advertisements

Saba eta landare magikoa

Ttarttalo argitaletxeak “Saba et la plante magique”  Yann Degruel egile frantziarraren komikia euskaratu eta argitaratu berri du. “Saba eta landare magikoa” “Kafearen deskubrimenduari buruzko© Yann Degruel kondaira eder batean oinarritutako komiki bikaina da” azaltzen du euskal argitaletxeak bere web-orrian. 32 orrialdeko komikia 3 eta 7 urteko umeei zuzenduta egon arren, artista onen lanez gozatzeko ez dago adin mugarik.